Preview
Description
KOKOJOKOA Io pertsonaiak kokoen bila burutuko duen 4 jokotxo + 4 jokoz osaturiko ibilbide irudimentsua da. Haur txikiei zein marrazki bitxiekiko interesa duen edonori zuzendurikoa da. Oso intuitiboa da. Io izeneko pertsonaia izango dugu bidelagun eta marrazketa koadernoan gorde diren 7 kokoak aurkitzen lagunduko diogu. Horretarako, kopetako argia piztu, brotxa surfeatu, kitarra-artazia jo eta emozioak erabakita, KUKUKA (bikote jokoa), OKER-KER (segida jokoa), KLIX-KLAX (puzzle jokoa) eta BOR-BOR (emozioen jokoa) osatuko ditugu eta opari bat jasoko dugu: Kokoen eskulan baterako bideo-ideia! Jokoak ez du oso iraupen luzea eta nahi beste aldiz jokatu daiteke jarraian. Hau da gure helburu nagusia: kokoen laguntzaz eta joko labur honen bidez burua ideiaz bete ostean, pantaila itzali eta haurrari eskuz marrazkiak zein eskulanak burutzeko gogoa piztea. EGILEAK KOKOAK (Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga) egileen ideia batetik abiatutako jokoa da. Eider Eibar haur literaturako ilustratzaileak marraztu ditu jokoko edukiak. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz KOKOAK eta HARROBIAK elkarlanean buruturiko jokoa da. Programazioa: Josu Cobelo / Koordinazioa: Zuri Alvarez / Musika: Mikel Iraurgi / Testuak: Miren Amuriza. EZAUGARRIAK • 4,5,6,7,8,9 eta 10 urteko haurrentzako gomendaturiko jokoa. • Eider Eibar ilustratzaileak sorturiko pertsonaia eta marrazki hauek denon irudimena piztea dute helburu. • Azalpenak oso sinpleak dira, testu gutxikoak eta jokoetan hitz solteak baino ez dira agertzen, elementuen eta emozioen izenak. Irudiak du garrantzia gehien, era intuitiboan jokatu dadin, euskarazko hitzak era errazean barneratuz. • Jokotxoak eta jokoak interaktiboak dira, jokalariak erabakitzen ditu ekintzak. • Ez dago denbora-mugarik, nahi beste denbora erabili daiteke joko bakoitza osatzeko. • Animazio bideoak. Sarrera, jokoen tarteko azalpenak eta bukaera Io pertsonaiaren bidaia erakusten duten bideoak dira, • Miren Amuriza idazleak sortu ditu ibilbideko testu eta azalpenak, idatziz zein audioz entzun daitezkeenak. • Espreski jokorako sorturiko soinu banda eta soinu efektuak. 4 prestaketa jokotxo: o Argia piztu o Brotxara jauzi o Kitarra-artazia jo o Emozioa aukeratu 4 joko: o KUKUKA (Bikote jokoa) o OKER-KER (Segida jokoa) o KLIX-KLAX (Puzzle jokoa) o BOR-BOR (Emozioen jokoa) • iOS APPa. Edozein gailura, mugikor zein tabletetara egokitzen den formatuarekin. • Hizkuntza: Euskara • Kokojokoa guztiz dohakoa da eta ez du inolako datu pertsonalik behar ezta biltzen. Weba: https://kokoak.eus/kokojokoa Pribatutasun politika: https://kokoak.eus/kokojokoa-pribatutasun-politika Kontaktua: [email protected]
Technical Analysis
Package Overview Basic metadata
Bundle ID
eus.kokoak.KOKOJOKOA Current Version 1.0
Minimum iOS 12.0
Package Size App Store Size
Package Metadata 0 / 1 version records
0.0 / 5.0 (0 ratings)
Detailed binary, privacy manifest, framework, and Info.plist results have not been indexed for this package yet. The verified App Store and archive metadata above remains available.
Developer Information
Known Version Records
0 version records with stored package metadata • 1 known version records
Stored metadata does not guarantee a package is currently available to download.
| Details | Version / IDs | Version date | Action |
|---|---|---|---|
| Not archived | App Store ID: 838490478 | Unknown | Request Version |